Hileko azken asteazkena, hori izaten da normalean Azpeitiko odol-emaileek anbulatorioan ateraldiak egiteko jarrita izaten duten eguna. 2016ko ateraldien egutegian, martxorako ere hala zuten ezarria data, hileko azken asteazkenerako; hau da, martxoaren 30erako.
Azpeitiko odol-emaileen ordezkaritzak, ordea, berez hileko azken asteazkenerako jarria zuen hitzordua astebete aurreratu du. Horrela, asteazken honetan, hilak 23, egingo dute martxoko odol ateraldia anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara.