Etorkinen ahotsa ipuinetan, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2016ko martxoaren 22a

5 eta 7 urte arteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa egin zuten atzo, astelehena, Udal Liburutegian. Martxoaren 21a zela eta, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, gai hori kontuan hartuta prestatutako saioa izan zen. Horrela, haur migrarien ikuspuntua jasotzen duten ipuinak entzun zituzten liburutegian elkartu zirenek. Abdulek, gainera, arabiarrez idatzitako hitzak ere erakutsi zizkien gainerako haurrei. (Argazkiak: AZPEITIKO UDAL LIBURUTEGIA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide