Jon Gurrutxagak Osinalde Sariketako finalean abestuko du bihar

Jon Gurrutxaga bertsolaria.

Bihar, zapatua, jokatuko da finala Gabiriako Osinalde elkartean. Bertan arituko da azpeitiarra Maider Arregi, Unai Mendizabal, Eneko Araiztegi, Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariekin batera. 

Bertsolari gazteen artean sona handia duen Osinalde Bertso Sariketaren 45. edizioa amaituko da bihar, apirilak 2, Gabirian jokatuko den finalarekin. Bertan izango da bertsotan Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kidea den Jon Gurrutxaga azpeitiarra. 

Osinalde elkartean lehiatuko dira Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Eneko Araiztegi, Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariak. 20:30ean afaria izango da elkartean bertan 125 lagunentzat, eta 22:30ean ekingo diote bertso saioari.

Ohiko moduan, aurrez hiru herritan jokatutako hiru sariketetatik sailkatu dira bertsolariak Osinaldeko finalera. Martxoaren 5ean Ordizian jokatu zen lehenengoa, Argi-Berri sariketa. Bertan abestu zuen Gurrutxagak eta finalerako txartela lortu zuen, Maider Arregiren atzetik bigarren sailkatuta. Martxoaren 12an Zaldibian jokatu zen bigarren saioa, Osinberde deitua, eta martxoaren 19an, Gabirian, hirugarrena eta azkena, Aztiria sariketa. 

Iaz ere Osinalde Sariketako finalean izan zen Jon Gurrutxaga. Orduan Erniarraitzeko Eneritz Artetxe azkoitiar bertsolaria ere finalean izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide