'La chica danesa' eta 'Oker' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko api. 1a, 13:55

La chica danesa eta Oker filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan La chica danesa emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Oker filma ikusi ahal izango da 16:30ean eta La chica danesa, 19:30etik aurrera. Astelehenean, hilak 4, La chica danesa filma eskainiko dute berriro, 21:30etatik aurrera. 

La chica danesa drama eta erromantze generoko filma da, 2015ean Britania Handian egindakoa, Tom Hooperrek zuzenduta. Bi artisa dinamarkarrei gertatutako benetako istorio batean oinarrituta dago filma. Bikotearen horren bizitza aldatuko egingo da Gerdak bere gizonari, Einarri, marraztu behar zuen emakumezko modeloarena egiteko eskatzen dionean. 

Oker benetako istorio batean oinarritutako komediazko filma da, 2015ean Australian ekoiztutakoa. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu kokatzen da istorioa. Bertan, garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik, ordea, pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada, Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide