Asteazkenean, hilak 6, apirileko lehen odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute bertara joan eta odola emateko aukera. Hil honetan bi hitzordu izango dituzte odol emaileek eta asteazkenekoa izango da aurrena. Bigarren hitzordua, aldiz, hileko azken asteazkenean egingo dute, apirilak 27an, toki eta ordutegi berdinean.