84 urteko gizon bat desagertu da, igandean Azpeitian bazkaldu ondoren

Uztarria.eus 2016ko api. 5a, 11:34

Ildefonso Alustiza (Berria).

Renault Kangoo txuri bat da gizonaren autoa eta 7853CVP matrikula du. Autoa ikusiz gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu du familiak.

Igandean desagertu zen Ildefonso Alustiza 84 urteko frantziskotarra, senideekin Azpeitian bazkaldu ostean. Tolosako komentutik deitu zieten Alustizaren familiakoei, hura iritsi ez zela jakinarazteko, eta orduz geroztik haren bila ari da Ertzaintza. Renault Kangoo txuri bat da desagertutako gizonaren autoa eta 7853CVP matrikula du. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Azpeititik Tolosara doazen bideetan aritu dira bila baina oraindik ez dute ibilgailua aurkitu. Hala ere, inguruko komisaldegietara pasatu dute abisua. Autoa ikusiz gero edo Alustizaren berririk izanez gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute senideek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide