Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko apirilaren 5a

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Azpeitiko sarrera erregistroan aurkezteko lankidetza hitzarmena sinatzea eta Azpeitiko Udala eta Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen arteko hitzarmena, Azpeitiko herritar txartela sustatzeko.  

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2016ko martxoaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Azpeitiko sarrera erregistroan aurkezteko lankidetza hitzarmena sinatzea.

3.- Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzak: oinarriak eta 2016. ekitaldirako deialdia.

4.-Azpeitiko Udala eta Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen arteko hitzarmena, Azpeitiko herritar txartela sustatzeko.

5.- Azpeitiko Kirol Patronatuko taberna kudeatzeko kontratazio espedientea onartzea.

6.- Alkatetzak 2015eko ekainetik urrira bitartean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide