Zapatuan Sanagustinen izango diren kontzertutarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko apirilaren 6a

Jotakie, Lin Ton Taun, Direccion Obligatoria eta Jo! taldeek eskainiko dute zuzenekoa. Sarreren zozketan parte hartzeko Jotakie taldeak bere jarduna zein urtetan amaitu zuen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak. 

Jotakie, Lin Ton Taun, Direccion Obligatoria eta Jo! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, hilak 9, Azpeitiko ikastolaren sorreraren 50. urteurren festaren baitan, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein urtetan eten zuen bere jarduna Jotakie taldeak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, apirilak 9ko, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Ez da sarrerarik gelditzen interneten eta Sanagustin kulturgunean. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide