Igandea geroztik desagertuta dagoen Ildefonso Alustiza 84 urteko frantziskotarraren bilaketa lanekin jarraitzen dute Gurutze Gorriak, DYAk eta Ertzaintzak. Azpeitiko hainbat leku arakatzen ari dira Ertzaintzaren mendiko eta urpeko unitateetako agenteak. Horiek jakinarazi dutenez, oraindik ez dago Zeraingo frantziskotarraren berririk eta bilaketa lanekin jarraituko dute datozen orduetan.
Igandean familiarekin Azpeitian bazkaldu ostean desagertu zen Alustiza. Tolosako komentutik deitu zieten elizgizonaren familiakoei, hura iritsi ez zela jakinarazteko, eta orduz geroztik haren bila ari da Ertzaintza. Atzo, asteartea, goizean aurkitu zuen desagertutako gizonaren autoa Azpeitiko Udaltzaingoak Damaso auzoko Urola kalean.