Ekainaren 12an Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketaren abestia grabatu dute herriko hainbat norbanako eta taldeetako kideek. Astebetez aritu dira grabaketa lanetan eta guztira 60 lagun inguruk hartu dute parte, abesten, instrumentu ezberdinak jotzen eta grabatzen. Horien artean izan dira, esaterako, Xabier Saldias, Felipe Murillo, K Beat korua, Alberto Frantzesena, Ane Jurado, Pello Arribas, Ainhoa Martin, Ainara Epelde, Ane Bastida, Lierni Aranburu, Nerea Etxaniz eta Unai Frantzesena.
Abestia apirilaren 30ean aurkeztuko dute zuzeneko baten bidez, egun horretarako prestatzen ari diren Erabaki Fest jaialdian. Aste honetan bertan azalduko dituzte musika eta aldarria oinarri izango dituen jaialdiaren xehetasunak.