Urrezko liga ukitzeko zorian daude

Urola Kostako hitza 2016ko apirilaren 13a

Oroz, Guridi eta Maiza. (E. Albizu Lizaso)

Sammic Iraurgi Saskibaloi taldeko jokalariak dira Ibon Guridi, Gaizka Maiza eta Xabier Oroz. Zilarrezko Espainiako Ligan bigarren eginda, Urrezko ligarako igoera fasea gaur hasiko dute.

Urrezko denboraldia jokatu dute aurten Espainiako Zilarrezko Saskibaloi Ligan Sammic ISB taldeko mutilek. Bigarren postuan bukatu dute liga, hemezortzi garaipen eta zazpi porrotekin, eta gaur bertan jokatuko dute igoera faseko lehen norgehiagoka. Malagako (Espainia) If Clinicas Rincon taldea hartuko du Azpeitiko kiroldegian, 19:00etatik aurrera.

Zilarrezko ligatik urrezkora pasatzea dute jokoan Iker Buenoren gizonek. Horretarako, hiru itzuli dituzte aurretik. Lehenik eta behin, If Clinicas Rincon taldeari hiru partidatik bi irabazi beharko dizkiote. Lehen txanda hori pasatuz gero, bost partidako beste bi itzuli jokatu beharko dituzte suertatutako taldeekin: finalerdietan, bost partidatik hiru irabazi beharko dituzte Sammic ISB taldeko mutilek; eta gauza bera egin beharko dute finalera iritsiz gero. 

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide