Udal Kiroldegiko ostalaritza zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoa abian jartzea eta lehiaketa horretarako pleguak aho batez onartu zituen Udalak joan den apirilaren 5eko udalbatzarrean. Lehiaketa publikoaren deialdia gaur, hilak 13, argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO). Horrenbestez, kiroldegiko taberna eta jatetxea kudeatzeko interesa dutenek bihar hasi eta apirilaren 28a arte izango dute euren proposamenak udaletxean aurkezteko aukera.
Lau urterako kontratua eskaintzen du Udalak, sei urtera arte urtero luzatzeko aukerarekin. Lehiaketaren inguruko informazio edota argibide gehiago behar duenak ere udaletxera jo dezake, 943157200 edo 943157198 telefonoetara deituz, edota iartola@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.