Triki Giro jaialdia izango da apirilaren 22an Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko apirilaren 15a

Ez da trikitiaz gozatzeko aukerarik faltako apirilaren 22an, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Triki Giro jaialdia prestatu dute egun horretarako. 19:00etan hasiko dute jaialdia, Sanagustinetik abiatuko den trikitilarien kalejirarekin. Herriko kaleak girotuz ibiliko dira hainbat trikitilari. Ondoren, tripak betetzeko tartea izango da eta 21:00etan afaria egingo dute kulturgunean bertan, txotxarekin. Aurrez erreserbatu beharko da afaria, Sanagustinen edo 943-10 52 20 telefono zenbakira deituta. 

Behin sabelak ondo beteta jarraituko dute festarekin, 23.00etan Bide Batez taldearekin erromeria izango baita kulturgunea girotzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide