Hesian eta Ezten Giro, zapatuan plazan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko api. 15a, 18:28

Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernariek (AZTE) antolatuta, Running & Festa egunean, Azkotia-Azpeitia Maratoi Erdiaren baitan, Hesian eta Ezten Giro taldeen kontzertua izango dugu herriko plazan, 23:00etatik aurrera.

 

Lehendabizi, Hesian taldea ariko da. Hegalak Astinduz (Baga-Biga, 2014ko urria) izenburu duen azken diskoarekin, "inoiz egin dugun lanik helduena, osoena, sakonena eta ederrena" sortu zuten, beren hitzetan. Azpeitiko plazan erakutsiko du zenbat hazi den taldea. 

Ezten Giro musika taldea, Alaitz Eskuderok, Maitane Unanuek, Maialen Mujikak, Nagore Etxabek eta Mirari Alkortak osatutakoa da. Erromerietako kontzertuak eman ohi ditu herriz herri, giro ona jarriz. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren egunari amaiera bikaina emango diote. 

AZTE osatzen dutenak dira: Etxe-Zuri, Ertz, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Oñatz, Sanagustin kulturgunea, Lokotx, Fideo de Mileto eta Pikua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide