Irakurketa Errazaren festa egin dute Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2016ko apirilaren 20a

Zapatuan, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da eta, data horren bueltan, Azpeitiko Udal Liburutegian egitarau berezia antolatu dute. Horren barruan gaur, asteazkena, Irakurketa Erraza egitasmoa lantzen duten bi talde elkartu dira liburutegian, Goienetxe Fundaziokoak eta Biharko eguneko zentrokoak. Irakurketa saio bat osatzeaz gain, bi taldeetako kideek hamaiketakoa ere egin dute elkarrekin. (Argazkia: UDAL LIBURUTEGIA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide