Hamar proiektu aurkeztu dituzte Sorkuntza Bekara

Uztarria.eus 2016ko mai. 2a, 12:39

Izaro Zinkunegi Kultur Mahaiko teknikaria eta Ainara LarraƱaga zinegotzia.

Epaimahaia hasi da proiektuak aztertzen, eta maiatzeko bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute epaia. 

Apirilaren 18an bukatu zen Sorkuntza Beka jasotzeko proiektuak aurkezteko epea, eta guztira hamar proiektu aurkeztu dituzte. Ainara Larrañaga zinegotziak azaldu duenez, Udala nahiz Kultur Mahaia "gustura" daude aurkeztutako proiektu kopuruarekin, baita bekak izan duen harrerarekin ere. "Bekak izan duen erantzunak erakutsi digu jendea kultur sorkuntzarako gogoz dagoela”, esan du Larrañagak. 

Udaleko Kultura Batzordeko hiru kide eta Kultur Mahaiko beste hiru kidek osatu dute epaimahaia, eta horiek erabakiko dute bekaren banaketa nola egin. Hasiak dira proiektuak aztertzen, eta maiatzeko bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute epaia. 

Aurten jarri dute martxan Sorkuntza Beka Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean. Bekaren helburua da herriko kultur dinamika indartzen laguntzea, norbanakoei beren proiektuak aurrera eramateko diru-laguntza eskainita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide