Erniarraitzekoek irabazi dute Pernando Amezketarra sariketa

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 2a

Erniarraitzeko bertsolarientzat izan da I. Pernando Amezketarra sariketa. Joan den zapatuan jokatu zen, Amezketako Beartzana jatetxean, Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak antolatutako taldekako sariketa berriaren finala. Haritz Garmendia azpeitiarrak (argazkian, kantuan), Eneritz Artetxe azkoitiarrak eta Aitor Salegi zestoarrak osatu dute Erniarraitzeko ordezkaritza sariketa honetan. Lehen kanporaketan Oñatiko taldea gainditu ondoren, finalean Hernanikoari hartu zioten aurrea urolatarrek. Lehia estua izan zen finalekoa, Tolosaldeko Atariaren kronikan irakur daitekeenez.

(Argazkia: TOLOSALDEKO ATARIA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide