Junior Nesken Saskibaloiko Espainiako Txapelketa jokatuko da Azpeitian

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 4a

Aranur ISBk Junior Nesken Saskibaloiko Espainiako Txapelketa jokatuko du.

Maiatzaren 8tik maiatzaren 13era jokatuko dira txapelketako partidak Azpeitiko kiroldegian. Aranur ISBk parte hartuko du txapelketan, eta etxean jokatuko ditu lehen sailkapeneko hiru partidetatik bi.

Igandean, maiatzak 8, hasiko da Junior Nesken Saskibaloiko Espainiako Txapelketa eta maiatzaren 14ra arte luzatuko da. ISBren historian lehen aldiz Azpeitia eta Azkoitiako kiroldegiak txapelketa horretako egoitza izango dira aurtengoan, eta etxeko talde batek, Aranur ISBk, bertan jokatzeko aukera izango du.   

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioari dagokio txapelketaren antolakuntza eta horrek eskatu zien Azpeitia eta Azkoitiari txapelketako egoitzetako bi izatea. 

Guztira hiru taldeko zortzi multzo egongo dira txapelketan. Azpeitiko kiroldegia E multzoaren egoitza izango da eta multzo horretan izango da Aranur ISB. Multzo horretatik aurrena bakarrik sailkatuko da final zortzirenetara. Honako hauek dira E taldea osatzen duten taldeak: Aranur ISB, Uva Ponce (Gaztela Leon), Construcciones Maria Garcia Martinez. CB Cartagena (Murtzia) eta La Salle (Melilla). 

Hemen final zortzirenetara sailkatzeko Aranur ISBk jokatuko dituen partiden egutegia:

Lehen jardunaldia- Maiatzak 8, igandea:

16:00etan: La Salle-Uva Ponce

18:00etan: CB Cartagena-Aranur ISB

Bigarren jardunaldia- Maiatzak 9, astelehena:

16:00etan: Uva Ponce-CB Cartagena

18:00etan: La Salle-Aranur ISB 

Hirugarren jardunaldia-Maiatzak 10, asteartea:

16:00etan: CB Cartagena-La Salle

18:00etan: Aranur ISB-Uva Ponce

Horiez gain, baina, A multzoko beste partida batzuk ere jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian: 

Bigarren jardunaldia- Maiatzak 9, astelehena: 

10:00etan Valencia BC- Plasencia Montesolar Renovables

12:00etan: San Isidro- Maspalomas Spar Gran Canaria

Behin lehen sailkapenak bukatuta, txapelketako final zortzirenetakok bi partida jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian, maiatzaren 11n, asteazkenean, 16:00etan eta 18:00etan. Ostirelean, maiatzak 13, aldiz, txapelketako zortzigarren postutik bosgarren postura artekoak lehiatuko dira Azpeitian, 16:00etan eta 18:00etan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide