'Astindu adina!' astea martxan da

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 5a

Astelehenean hasi zen Astindu adina! astea, adineko azpeitiarrei bizimodu aktibo eta osasuntsuagoa izaten laguntzeko prestatutako astebeteko egitaraua. Astelehenean, hilak 2, diabetesaren inguruko hitzaldia izan zen. Astearterako, aldiz, bolo txapelketa eta masaje tailerra prestatu zituzten. Atzo, bihotz geldialdi baten aurrean zer egin ikasteko tailerra egin zuten eta gaur, osteguna, jarraituko dute egitarauarekin. 

Gaur goizerako ibilaldia zuten antolatuta eta eguraldia lagun, hamarnaka herritar abiatu da plazatik 10:00ak aldera. Ezkerretegitik, Otolatik Olatzetik, Loiolatik eta Garmendipetik igarota, plazan amaituko dute ibilaldia. Ondoren, hamaiketako osasuntsua egingo dute Sanagustinen.

Bihar, ostirala, amaituko da Astindu adina! astea eta orduan ere izango dute zer egin eta zertaz gozatu adineko herritarrek. 10:00etan bizikleta irteera egingo dute eta ordu berean erorketak sahisteko tailerra izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide