Balkoitik balkoira egitasmoa izango da ostiralean, erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko mai. 10a, 15:37

Bertso poteoa izango da aurrena herriko hainbat tabernetan. Ondoren, afaria izango da plazan eta behin sabelak beteta, bertsotan arituko dira balkoitik balkoira Xebastian Lizaso eta Jokin Uranga. 

Aldarria eta bertsolaritza eskutik emanda izango dira datorren ostiralean, maiatzak 13, Erniarraitzek antolatutako 'Balkoitik balkoira' ekimenean. Hitzartuk ekainaren 5ean egingo duen herri galdeketaren bueltan prestatu dute egitasmoa.

19:30ean emango diote hasiera ostiralerako prestautako egitarauari, bertso poteoarekin. Sanagustin kulturgunean kantuan arituko dira Jon Gurrutxaga eta Eneritz Artxetxe bertsolariak, Korrale tabernan Asier Txibilter eta Beñat Lizaso, eta Orkatzen Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Jose Loidisaletxe. 

Behin bertso poteoa amaituta, afarirako tartea izango da plazan, 21:00etan. Ondoren, 23:00ak aldera, bakoitik balkoira bertsotan arituko dira Xebastian Lizaso eta Jokin Uranga bertsolariak, Perez Arregi plazan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide