Joxe Labaka hirugarrena izan da Ausejoko lur gaineko rallysprintean

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 10a

Joxe Labaka Xague azpeitiar gidaria, Aritz Olasagasti Errota oriotarra kopiloto lagun zuela, hirugarren postuan sailkatu zen Ausejon (Errioxa, Espainia) jokatutako lur gaineko rallysprintean (argazkian). Joan den zapatuan izan zen lasterketa eta, aspaldiko partez, lur gainean lehiatu zen Elosiagako piloto beteranoa. Arkaitz Zubimendi pilotoak eta Aritz Elgarresta kopilotoak ere hartu zuten parte Ausejoko lasterketan, eta 12. postuan sailkatu ziren. Beste azpeitiar bat, Nerea Odriozola kopilotoa -Ruben Lapuenterekin taldea osatuz-, lur gaineko rallysprinten sailkapen nagusian bigarren postuan dago uneotan. (Argazkia: Lander Zabaleta)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide