Aranur ISB Junior Nesken Espainiako Txapelketatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 11

Aranur ISB (ISB).

Hiru partida jokatu dituzte ISBko junior neskek txapelketan. Horietatik bi irabazi badituzte ere, Uva Ponce taldearen aurka 50-71 galdu izanak utzi ditu Aranur ISBko neskak txapelketatik kanpo. 

Junior Nesken Espainiako Txapelketatik kanpo gelditu zen atzo, asteartea, Aranur ISB. Guztira, hiru partida jokatu dituzte Aranur ISBko neskek txapelketan. Horietatik bi irabazi dituzte, CB Cartagenaren aurka (35-75 ) eta La Salleren aurka (41-86), baina hirugarren partida irabazi beharra zuten hurrengo fasera sailkatzeko.

Partida erabakigarri hori, atzo, asteartea, jokatu zuten Uva Ponce Gaztela Leongo taldearen aurka. Aranur ISBko neskek ezin izan zuten markagailuan nagusitu eta 50-71 amaitu zen partida. Horrenbestez, Nesken Espainiako Junior Txapelketatik gelditu dira ISBko neskak. 

Azpeitiako eta Azkoitiako kiroldegiak txapelketa horretako egoitza izan dira lehen aldiz ISBren historian. Joan den igandetik hainbat partida jokatu dira bertan eta ostiralera arte, maiatzak 13ra arte, saskibaloi txapelketaren egoitza izaten jarraituko dute. Izan ere, txapelketako final zortzirenetakok bi partida jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian, maiatzaren 11n, asteazkenean, 16:00etan eta 18:00etan. Ostirelean, maiatzak 13, aldiz, txapelketako zortzigarren postutik bosgarren postura artekoak lehiatuko dira Azpeitian, 16:00etan eta 18:00etan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide