Ekainaren 5eko herri galdeketako hautes-mahaietan egoteko boluntarioen zozketa egin zuen atzo, asteartea, Hitzartuk. 20:30ean egin genuen zozketa irekia, Baigera I aretoan. Gaur, asteazkena, bertan jakinaraziko diegu titular eta ordezkoei zer lekutan egon beharko duten eta zein izango den beraien funtzioa mahaietan.
Dena den, bihar, osteguna, formazio tailer bat egingo dugu mahaikide guztiekin, Baigera I aretoan, 19:30etik aurrera. Bertan, Hitzarturen bozketa protokoloa landu eta azalduko dugu. Oso garrantzitsua da hitzordu horretara joatea. Bestalde, edozein herritarrek izango du aukera protokoloa ezagutzera joateko ere.
Kontu korronteko zenbakia
Hitzartu elkartea lanean ari da finantziazioa lortzeko. Horretarako, ardoa, kamisetak, zozketa boletoak eta halako baliabideak saltzen ari da. Hala ere, herriko enpresa, eragile edo norbanakoek aukera dute beraien ekarpena dirutan egiteko. Nahi izanez gero, honakoa da kontuko zenbakia: 3035 0020 53 0200078641. Diru guztia ekainaren 5eko bozkaketa antolatzeko eta beharrezkoa den materiala erosteko erabiliko da.