'Incognita Patagonia 2016' proiektua aurkeztu dute

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 12a

Iazko Joxe Takolo Beka jaso zuen Incognita Patagonia 2015 (orain 'Incognita patagonia 2016') proiektua aurkeztu dute gaur, osteguna. Hego Amerikako azken izotz eremua, exploratzen ibili dira Ibai Rico eta Eñaut Izagirre, besteak beste, egindako crowdfoundingari esker eta Azpeitiko Udalak emandako laguntzarekin. Hilabete eta erdiz izan dira Hego Amerikan, Clove izotz eremuan, eta esperientzia "gogorra" izan dela azaldu dute. "Eguraldi txarra eta baldintza oso gogorretan ibili gara. Momentu gogorrak pasatu ditugu, izan ere, han ez genuen erreskate ekiporik", esan dute Rico eta Izagirrek. Guztira 250 itsas mila zeharkatu dituzte izotz eremua ezagutu eta ondoren zonaldeko kartografia hobetzea helburu, "Hego Amerikako glaziarren historia eta erliebea hobeto ulertzeko".

Orain, eremuko mapa kartografikoa egin eta sarean jarriko dute eskuragarri. Horrez gain, baina, ikus-entzunezko bat osatu eta hitzaldiak ematekoak dira, jendeari han bizitakoa  eta ikasitakoa jakinarazteko. Azpeitian ere badute hitzordua, izan ere, Mendi Astean izango direla aurreratu dute Ibai Rico eta Eñaut Izagirrek. 

Aurten Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso du Joxe Takolo Beka. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide