Bertsotan ikasi dutena erakutsi dute ikasleek Soreasun

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 17a

Herriko ikastetxe guztietako ikasleek hitzordua zuten gaur arratsaldean Soreasu antzokian. Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdiaren protagonista izan dira haietako asko. Oholtzara multzoka igota, binaka, hirunaka edota launaka bota dituzte aurrez ikasiak zituzten bertsoak. Talde bakoitzaren saioak gai jakin baten bueltakoak ziren, eta gaiarekin lotura zuten mozorroak soinean zituztela aritu dira ikasle bertsolariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide