independentziaren osteko eguna deitu diote emanaldiari, eta eskualdeko bederatzi idazlek parte hartuko dute: Azkoitiko Iñigo Aranbarrik, Xabier Gantzarainek, Juan Karlos Merinok eta Juan Luis Zabalak; Azpeitiko Xabi Bordak, Felipe Murillok, Alaitz Olaizolak eta Jose Luis Otamendik eta Zarauzko Jon Benitok. Sanagustin kulturgunean izango da errezitaldia, 19:00etatik aurrera. Ekainaren 5ean Azpeitian egingo duten herri galdeketa babesteko ekitaldietako bat da olerkariena.
"Sormena zirikatzeko moduko" gaia aukeratu dutela azaldu du Otamendik: "Independentziaz hitz egin ohi dugu, baina hurrengo egunak ere jokoa ematen du. Aje egun bat izango ote da? Edo lanean hasteko eguna? Jendarte berri bat eraikitzen hasteko eguna?". Hamaika bidezidor dituen gaia da, eta horrexegatik aukeratu dute, "aterki zabal batenpean, bakoitzak bere lekua aurki dezan".
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.