Mendizabalek eta Perezek markak egin dituzte Hartu Trena Egunaren herri kirol festan

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 21a

180 kiloko errektanguloari bi altxaldi eta 113 kiloko kubikoari hiru altxaldi emanda, euren marka pertsonalak ezarri dituzte Martin Mendizabalek eta Elias Perezek, hurrenez hurren, Hartu Trena Egunaren barruan eguerdi partean plazan izan den herri kirol festan. Eguzkiak plazan gogor jo badu ere, ikusle asko elkartu dira herri kirolen saioa ikustera. Marka ahaleginak itzaletan egin dituzte, hori bai, harri-jasotzaileek. Gerora denak ibili dira eguzki galdatan, taldekako lehian parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide