Dagoeneko 50 eragilek eta taldek eta dozenaka norbanakok eman dute izena zapatuan, hilak 28, grabatuko den lipdubean. Ekainaren 5ean independentziaz egingo den herri galdeketari babesa emateko grabatuko da lipduba Alde Zaharrean. Eta grabaketa 'Hitza, etorkizunaren giltza' abestiak lagunduta egingo da.
18:00etan plazan elkartuko gara guztiok, eta, ondoren, zenbait zehaztapen eman ostean, elkarteeko eta eragileetako kideek bideoan zehaztuta duten tokira joan beharko dute. Norbanakoei zenbaki batzuk banatzen ari gara egunotan, eta ostirala bitartean aurrez izena emateko aukera izango dute hitzartulipdub@gmail.com helbidera idatzita edo http://bit.ly/1TAHb1V loturako formularioa beteta. Plazan jakinaraziko zaie norbanako guztiei ibilbideko zein toki egokitu zaien.
Norbanakoei izena ematea eskatzen diegu, eguneko antolaketa errazteko. Dena den, izena ematen ez dutenek ere hartu ahal izango dute parte grabaketan. Hortaz, zapatuan bertan 18:00etan plazara azaldu besterik ez dute egin behar.
Esan bezala, 18:00etan elkartuko gara guztiok plazan. Ondoren, bakoitza bere tokian jarri, eta grabaketa Elizkalean hasiko da. Elizkalean behera, Perez Arregi plazatxotik igaro, eta Erdikalean gora joanda, plazan bukatuko da ibilbidea. Parte-hartzaile guzti-guztiak plazan elkartuko dira bukaeran, grabaketari amaiera emateko.
Oraindik garaiz zaudete animatzeko eta izena emateko. Eta, gainerakoan, zapatuan ikusiko dugu elkar!