Izaro taberna aurrean, Azpeitia
Mantangorriren balioen artean ANIZTASUNA dago. Hortik abiatuta eta hori gauzatzeko asmoz, asteartean, hilak 31, gaueko 21etan Izaro taberna aurreko plazatxoan, inklusibitatea gaitzat hartuta, Xanti Agirrezabala auzoko aktoreak eta Telmo Irureta zumaiarrak antzerki berezi berezi bat eskainiko digute. Antzerkian bertan, zeinu bidezko itzulpena egongo da. Besterik gabe, animatu lagunok! Antzerki goxoa, berezia eta hunkigarria izango da! (Kafea eta pastak egongo dira) Laister emango dugu informazio gehiago!