Ehunka herritar irten ziren atzo, maiatzak 28, kalera, Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko lipdubean parte hartzera. Norbanakoak nahiz eragile eta komunitate ezberdinetako herritarrak irten ziren kalera, haurrak, gazteak eta helduak, denak erabakitzeko eskubidearen alde. Mundiala izan zen atzokoa, emozioz betetako eguna. Ezin eskerrak eman gabe gelditu grabaketan parte hartu zenuten guztioi, baita antolaketa lanetan aritu zinetenoi ere.
Astebete soilik falta da ekainaren 5erako, herri galdeketaren egunerako. Orain, indarrak batu eta egun horretara begira jarriko gara, oraindik lan asko baitago egiteko.