Saninazioetako zezenketetako toreatzaile eta ganadutegiak iragarri dituzte

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 31

Desenkajonamendua uztailaren 27an izango da. Zezenketak uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira, eta Cuadri, Ana Romero eta Pedraza de Yeltes ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte. 

Jakinarazi dute aurtengo saninazioetako zezenketetako kartela. Aurtengo zezenketak uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira, eta iaz izan ziren ganadutegi bereko zezenak toreatuko dituzte: Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak.

Uztailaren 30ean Ana Romero ganadutegiko zezenekin arituko dira Juan Bautista, Daniel Luque eta Borja Jimenez toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, uztailaren 31n, Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak arituko dira eta Ana Romero Cuadri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren zezenketa eta azkena, abuztuaren 1ean izango da, eta Curro Diaz, Manuel Escribano y Joselito Adame Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide