Aurrenekoan, saria

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 1a

Julen Galarragaga saria jasotzen.

Sukaldaritza ikasketetako lehen urtea egiten ari da Julen Galarraga azpeitiarra. Super Amara supermerkatu kateak antolatutako txapelketan lehen saria jaso berri du.

Lehenengo aldiz parte hartu sukaldaritza txapelketa batean, eta saria. Bide onetik hasi du Julen Galarraga (Azpeitia, 1999) sukaldaritza ikasleak "gustuko" duen horretako ibilbidea. Izan ere, Super Amara supermerkatu kateak antolatutako i-Super Chef lehiaketaren aurreneko edizioko lehen saria jaso du azpeitiarrak.

Sukaldaritza ikasketetako lehenengo urtea egiten ari da Galarraga Donostiako CEBANC lanbide eskolan, eta han izan zuen txapelketaren berri. "Eskolan esan ziguten plateraren osagaiak eta egiteko modua bidali behar zirela lehiaketara. Plater polita egitea eta izen erakargarria jartzea zen nire asmoa, argazkirik gabe aukeratuko baitzituzten plater finalistak", dio.

Itsaso eta mendi orientala

Asmatu zuen plateraren izenarekin azpeitiarrak; izan ere, Atun tatakiari Itsaso eta mendi orientala izena jarri zion sukaldari gazteak, eta epaimahaiak egin zion izenaren aipamena finalaren egunean. Izenarekin ez ezik, platera osatzen zuten osagaiekin ere asmatu izango zuen: "Aurrez arroz ozpinarekin eta sojarekin marinatutako atun gordinezko tatakia prestatu nuen. Atuna fin-fin moztu, eta, guarnizio moduan. errukula eta ahuakate purea jarri nizkion. Eta wasabi mahonesa ere bai, pikante ukitua emateko. Hori guztia sojaz, arroz ozpinez, mandarina zukuaz, limaz eta jenjibre xehetuaz egindako saltsarekin lagunduta".

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide