Pentsa honako hau egia dela: "Festak ziren, eta ondo gogoan dut zeinen ederki pasatu nuen parrandan. Gaupasa egin, eta botoa ematekotan nintzen, baina ez nintzen iritsi hauteslekura. Ajeak ez zidan utzi. Baina egindakoari garrantzia kentzeko asmoz-edo, ez zela loteslea esaten nion neure buruari, ez zuela ezer askorako balio.
Nire lagunak joan ziren bozkatzera, eta hurrengo eguneko kafearen bueltan galdetu zidaten bozkatu al nuen. Lotsaz-edo baietz erantzun nien. Boteprontoan eta pentsatu gabe. Eta gezurrari tiraka ibili naiz urte guztiotan. Horrelakoak gara, eta zer erremedio! Dena den, ez bozkatzeko erabilitako aitzakiak, biharamunak, ez du baliorik. Ez da arrazoi nahikoa, badaitort. 2016ko ekainaren 5 hura ondo gogoan daukat. Eta tarteka akordatzen naiz ordukoaz. Ohean pasatu nuen eguna, eta galdeketaren hurrengo egunetan igande hartan bertan baino buruko min handiagoak izan nituen.
Gaur goizean, lagunekin gosaltzera joaterako erosi dut egunkaria. Honela zioen azaleko lerroburuak: "Independentziaz herri galdeketa egingo da Euskal Herrian". Déjà vu. Ostera, gogora etorri zait galdeketa nire herrian egin zenekoa. Ajeagatik bozkatzera joan ez nintzenekoa.
Lagunekin gosaltzeko elkartu, eta beste konturik ez: "Aizan, enteratu al haiz datorren urrian independentziaz herri galdeketa egingo dela Euskal Herrian?".
Jarraitu irakurtzen, Berriaren webgunean.