Betiko Kafea ISBko mutilak Euskadiko Txapeldun

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 1a

Betiko Kafea ISBko alebin mutilak, Euskadiko txapeldunak. (ISB)

Bizkaiko txapeldunari, Maritas Bilbaori, 82-80 irabazita lortu dute Euskadiko txapeldun izatea. ISBren historian mini mailako talde batek halako titulua lortzen duen lehen aldia da. 

Alebin mailako Betiko Kafea ISB Euskadiko Txapeldunaren titulua lortu du, finalean Maritas Bilbaoren aurka 82-80 irabazi ostean.

Finalerdia Baskoniaren, Arabako txapeldunaren, aurka jokatu zuten Betiko Kafea ISBko mutilek, eta horiei 36-47 irabazita eskuratu zuten finalerako txartela. Horrela, parez pare izan zuten finalean Maritas Bilbao, Bizkaiko txapelduna. Lehia estua izan zen, baina azkenean markagailuan bi punturen aldearekin, 82-80, irabazi zuen Betiko Kafea ISBk. 

ISBtik azaldu dutenez, "agian hau da klubak gehien baloratzen duen lorpena, eta ez da gutxioagorako. Iraurgiren historian mini mailako talde batek Euskadiko Txapelduna izatea lortzen duen lehen aldia baita hau". Horrez gain, azaldu dute printzipioz "espero ez zen helburua" bazen ere, "izugarrizko poza" eragin duela klubean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide