Tenis ikastaroak antolatu dituzte uztailerako

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 1a

Lau astetan eskainiko dituzte ikastaroak, ekainaren 27tik hasi eta uztailaren 24ra bitartean. Plazak mugatuta daude eta saioak adin guztietako pertsonei bideratuta egongo dira. 

Azpeitiko Kirol Patronatuak eta Sustraia Tenis Klubak, tenis ikastaroak antolatu dituzte uztailerako. Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak, eta astelehenetik ostiralera egingo dituzte saioak. 

Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak: ekainaren 27tik uztailaren 1erako astean, uztailaren 4tik 10era bitartekoan, uztailaren 11tik 17ra artean eta uztailaren 18tik 24rako astean. Saio guztiak astelehenetik ostiralea izango dira. Ordutegiari dagokionez, 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan eskainiko dituzte ikastaroak. 

Talde bakoitzean gutxienez 6 ikasle izango dira eta gehienez 10 ikasle. Plazak mugatuta daude. Kirol Patronatuko abonatuek 20 euro ordaindu behar dute aste bakoitzeko eta ez abonatuek 30 euro. Izen ematea, 606341608 edo 685761863 telefonoetara eta jtaborcia@hotmail.com helbidera idatzita egin daiteke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide