Seigarren urtez, Espabilau Eguna ospatuko dute zapatuan, ekainak 4, Lasaon. Antolatzaileek azaldu dutenez, egunaren helburua da lasaotarrak biltzea eta egun ederra pasatzea, "auzotarrek auzotarrentzat antolatutako eguna baita".
11:00etan hasiko da festa Lasaon, herri-kirolekin. Salda eta txorizoa banatuko dituzte eta paella txapelketa ere egingo dute. Bazkaltzeko tartea hartuko dute ondoren, eta 14:30ean bazkaria egingo dute, frontoian. Arratsaldean, karta jokoan, musean eta punttoan, aritzeko aukera izango da eta haurrentzako herri-kirolak eta jolasak antolatu dituzte. 21:00etan, afaria egingo dute Lasaoko Herri Etxean.