Birziklatutako materialekin egindako eskulanak ikusgai daude Betharramen

Uztarria.eus 2016ko eka. 1a, 20:46

Herriko lau ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek birziklatutako materialekin egindako eskulanak ikusgai daude aste honetan, astelehenetik ostiralera, Betharrameko erakusketa aretoan. Laugarren urtez antolatu dute erakusketa, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan. 18:00etatik 20:00etara ikus daitezke eskulanak Betharramen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide