Gainean da Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketa, gainean da ekainaren 5a. Egunera begirako hainbat xehetasun eta argibide dituzue hemen:
Galdera
Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Hiru erantzun aukeran: 'Bai', 'Ez' edo 'Zuri'.
Beharrezko agiriak
Hutesle erroldarik ezean, dokumentazioaren bidez egiaztatu beharko dute boto-emaileek galdeketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten. Honako hauek dira balioko duten agiriak:
1.- NAN agiria, bertan bizilekua Azpeitia dela ageri bada, eta NAN eta errolda agiria, hala ez bada.
2.-Errolda agiria eta EHNA, pasaportea, gidabaimena, AIZa (NIEa) edo identifikatzeko balio duen argazkidun agiri ofizialen bat. Fotokopiarik ez da onartuko, baina iraungitako dokumentuak bai.
Errolda agiria behar izatezkotan, eskatu Udaletxean gaur edo larunbat goizean. Ekainaren 26ko hauteskundeen baitan jasotako errolda txartelak ere balioko du.
Sistema informatiboa ere prest dute, boto-emaile bakoitzak botoa gehienez behin eman duela zihurtatzeko.
Bozka lekuak eta ordutegia
Zortzi leku jarriko dituzte bozka eman ahal izateko (nahi den tokian eman daiteke botoa):
- Udaletxe azpian
- Kaleko Baigera Elkartearen aurrean
- Kaleko ludoteka parean
- Betharram aurrean
- Perretxikoko Oktogonoaren atarian
- Euskal Herriako Karmelo Etxegarai aurrean
- Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan
- Urrestillako plazan
Ordutegiari dagokionez, 09:00etan irekiko dituzte mahaiak eta 20:00an itxiko dira.
Nork bozkatu dezake?
Azpeitian erroldatuta dauden eta ekainaren 5ean 16 urte beteta dituzten pertsonek eman dezakete botoa.
12.142 dira aipatutako baldintzak betetzen dituzten herritarrak.
Berme batzordeak
Herri galdeketan jarraitu beharreko prozedura aztertzeko, eta prozedura hori bozketa egunean zuzen betetzen dela egiaztatzeko eta ziurtatzeko, hiru lantalde izango dira: kontrol batzordea, jarraipen batzordea eta begirale taldea.
Aurretiazko bozka
Ekainaren 5ean, egunean bertan, bozkatu ezin dutenen herritarrek aurrez egiteko aukera dute. Horretarako azken eguna bihar, ostirala, izango da. Gure Esku Dagoren lokalean (Foru Ibilbidea 7) eman daiteke bozka, 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etik 20:30era.