Ostiral arratsean iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira, baina festa giroa nabarmena da han aurreko egunotan ere (hemen, festetako egitarau osoa). Horren erakusle izan da gaur barraken gunea. Urteroko eskaintza bereziak eta eguraldi politak bultzatuta, dozenaka ume eta heldu elkartu da Epaitegien plazan Barraka Egunaz gozatzera; joan ez direnek, 21:00ak bitartean dute aukera, hala nahi izanez gero.