Azpeitiko balkoiak eta leihoak ikurriñarekin jantzita

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 3a

Azken egunotan ugaritzen ari dira Azpeitian ikurriñarekin apaindutako balkoiak eta leihoak (argazkietan, adibide batzuk). Joan den astean, herritar talde batek zabaldu zuen ikurriñak balkoietan jartzeko deia, ekainaren 5eko independentziaren gaineko herri galdeketari begira. Horretarako ikurriñak salgai ere jarri dituzte, euro baten truke, Izaro, Orkatz, Lorea eta Berdie tabernetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide