Gaur arratsaldean Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan jende asko bildu da Mantangorriren jaitsiera ikustera. Jaitsi dute festetako maskota, eta hasi da festa; auzoan kalerik kale ehunka haur ibili dira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin. Asteburu honetan igandera bitartean hainbat ekitaldi izango da Sanjuandegin, eta ondoren datorren asteburuan beste batzuk izango dituzte.
Festetako egitarau osoa hemen ikus daiteke. Argazki gehiago, berriz, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.