Egunaren amaieran etorri zen Maiteren watxapa gorde nahiko nuke ahazten ez diren gauzen kutxa horretan. Josu taldekidearen oihua. Eliren besarkada. Aitorren bostekoa. Eneritzen eta Mirenen irribarreak? Dena gorde nahiko nuke.
Azpeitia "osoak" hartu zuela parte esango nuke. Esku batekin zenbatu ditzaket arrazoi bategatik edo besteagatik abstentzio aktiboaren alde azaldu zaizkigunak hilabete hauetan. Izango dira gehiago, noski. Baina han ziren ilaretan espero nituen lagunak, etxekoak, ezagunak. Eta baita espero gabeko asko eta asko ere.
Parte hartze kopurua, ordea, ez zetorren hain handi eguerdian: 1889. Baina hori, asko da edo gutxi da? Zenbat behar ditugu parte hartzea oso ona izan dela esateko? Taldean horretaz hausnartu gabeak ginen.
Jarraitu irakurtzen, Berriaren webgunean.