Lagun Onakek 2-0 galdu du gaur, igandea, Aguilasen eta, horrenbestez, Bigarren B mailarako igoera faseari agur esan dio.
Joan den asteburuan Garmendipen 1-0 irabazita, abantaila hori alde izan dute Turrillasen mutilek bigarren zatiko 35. minutura arte. Orduan etorri da etxekoen gola eta, harekin, kanporaketan berdinketa. Aurreko kanporaketan Avilesen zelaian bezala, luzapena jokatu behar izan du Lagun Onakek Murtzian ere. Baina, Asturiasen ez bezala, neurketa ez da penalti jaurtiketetara iritsi, gutxi falta izan den arren. Luzapeneko azken minutuetan sartu du 2 eta 0ekoa Aguilasek eta, horrela, Lagun Onakek ezingo du jokatu igoera faseko azken kanporaketa.