Atletico Madrilek irabazi du alebin mutilen Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 13a

Joan den asteburuan, ekainaren 10ean, 11n eta 12an, jokatu da alebin mutilek Azpeitia Cup futbol txapelketa, eta Atletico Madril izan da txapeldun, Rayo Vallecanori finala irabazi ostean. Atzo, igandea, jokatu zuten finala eta partida 1-1 amaitu bazuten ere, penaltietan Atletico Madril nagusitu zen. Jokalari onenaren saria Jorge Castellanok eskuratu zuen, Atletico Madrileko jokalariak. Atezain onenaren saria, aldiz, Padurako Eneko Ibarzabalek lortu zuen, eta afizio onenaren saria Malagak. (Argazkiak: Azpeitia Cup).

Datorren asteburuan, ekainaren 18an eta 19an, infantil nesken Azpeitia Cup txapelketa jokatuko da Garmendipeko zelaietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide