Gary Ugartek eta Nagore Txintxurretak irabazi dute alebin mailako II. Mantangorri Saria

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 13a

Joan den zapatuan, hilak 11, jokatu zen Txirrindularitzako II. Mantangorri Saria Sanjuandegin. Benjamin, alebin eta infantil mailako 50 lagun inguruk hartu zuten parte sariketan. Alebin mailan, Gary Ugarte izan zen helmugara iristen lehena. Bigarren sailkatu zen Aimar Madina, eta hirugarren izan zen Iker Zelaia. Nesketan, aldiz, Nagore Txintxurreta izan zen helmugaratzen aurrena.

Infantil mailan, Aimar Erostarbe izan zen helmugara iristen lehena, alde nabarmenarekin. Bigarren bukatu zuen Iker Ugartek, eta Aritz Torres izan zen hirugarrena. Nesketan helmugara iristen aurrena Garazi Estevez izan zen. Sara Arregi iritsi zen bigarren, eta Xubane Garay hirugarren.

Benjaminen lasterketan bost bat lagunek hartu zuten parte, eta horiei guztiei oroigarria eman zieten antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide