Uzturre mendiko lehen lasterketa jokatu zen joan den zapatuan Tolosan eta Ibai Etxeberria azpeitiarra (argazkian, podiumean garaipena ospatzen) izan zen bertan azkarrena. Larramendi auzo elkarteak antolatutako proban 9 kilometro inguruko ibilbidea osatu behar izan zuten parte-hartzaileek; Larramendi plazatik abiatuta Uzturrera igo, hango gurutzea ukitu eta plazara bueltatuz. Etxeberriak 44 minutu eta 23 segundotan osatu zuen joan-etorria.
(Argazkia: TOLOSALDEKO ATARIA)