Azpeitiko Udalak dei egin die herriko emakumeei Santio Eguneko sagardo lehiaketako epaimahaian parte har dezaten. Aurkezten diren emakumeek epaimahaikide lanak egiten ikasteko, prestaketa saio batzuk egingo dituzte aldez aurretik.
Epaile lanetan aritzeko izen-emate epea zabalik da dagoeneko, eta ekainaren 25a izango da horretarako azken eguna. Udaleko Kultura sailean edota 943-15 70 68 eta 943-15 72 00 telefonora zenbakietara deituta eman ahal izango da izena.