Berria Txapelketako finalerdietako txartera eskuratu zuen atzo, asteartea, Ilunpek, Hernaniri 2-1 irabazi ondoren. Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek jokatuko zuten kadete mailan eta 22-4 irabazi zieten hernaniarrei; Jon Alberdik eta Imanol Odriozola jubenilek 22-18 irabazi zuten; eta Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondok 20-22 galdu zuten senior mailan.
Igandean, ekainak 19, jokatuko dituzte azpeitiarrek Berria Txapelketako finalaurdenak Andoainen, Gaztelekuren aurka.
Herriartekoak ostiralean
Ostiralean, hilak 17, Azpeitiak Herriarteko Txapelketako finalerdietako joanekoa jokatuko du Frontoi Txikian, 22:00etan hasita. Parez pare izango dute orduan Hernani, atzo jokatutako partidako aurkari bera.