Hainbat ikastaro antolatu ditu iraurgi Berritzenek, balan bilatzen ari diren pertsonentzako.
Ekainean Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa izenpean bi ikastaro emango dituzte. Lehenbizikoa, ekainaren 17an, ostirala, izango da 10:00etan Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Bestea, berriz, Azkoitiko Enpregu zentroan (Bizenta Mogel 6) izango da ekainaren 23an, osteguna, 15:00etan.
Iraurgi Berritzenen arabera, "lan bila ari diren pertsonarentzat funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea". Horregatik antolatu dute ikastaroa, "zereginen denbora-plangintza eta kudeaketa osatzen ikasteko, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko".
Uztailerako, aldiz, IKT eta Lan-bilaketa gai gisa hartuta beste bi ikastaro antolatu dituzte. Aurrena uztailaren 1ean, ostirala, izango da, 10:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Bigarrena uztailaren 7an, osteguna, egingo dute 10:00etan hasita, Azkoitiko Enplegu Zentroan.
IKT eta Lan-bilaketa ikastaroan Enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango da.
Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943-02 60 69 telefonora deitu behar da eta Maialen Ituarterengatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.