Hirugarren urtez jarraian, Infantil nesken Azpeitia Cup futbol txapelketa jokatuko da asteburuan, ekainaren 18an eta 19an, Garmendipeko zelaietan. Guztira, alebin nesken harrobiko 35 taldek hartuko dute parte txapelketan, Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiatik etorritakoak. Horien artean izango dira, esaterako, Espanyol, Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako eta Athletic.
Zapatuan hasiko da txapelketa, 09:30ean, eta 18:30ean amaituko dira. Igandean ere 09:30ean hasiko dira partidak, eta 13:45ean izango da finala. Sari banaketa, aldiz, 14:30ean egingo dute.